Jose Luis Rodriguez ZapaterokBambi zenean hain gogoko zuen Espainia plurala krisi ekonomikoaren beste albo kalte bat izateko bidean dago. Agian hobe da esatea ustezko biktima dela, haren existentzia ez baita inoiz oso argi geratu. Borreroa, Espainiaren esentzien zaintzaile izateko PP ia osoak eta PSOEren zati handi batek partekatzen duten gogoa. Akabatua izateko emandako arrazoia, «garestia» dela.
Defizit publikoa murrizteko borrokan espainolismo zentralistenaren pagaburu kuttuna aurkitu du Zapaterok. Financial Times-en bidez baina gaztelania garbian, diruaren iturria ixteko mehatxu egin die erkidegoei, eta ohartarazi die berak agintzen duela. Oharra balekoa izango litzateke baldin eta defizita autonomien errua balitz. Zenbakiek diote, ordea, erkidegoen defizita BPGaren %10 inguru dela. Atera kontuak nori dagokion gainontzekoa, BPGaren %60ra heldu arteko hori. Eta, bide batez, gastuen %40 egiten dituzte erkidegoek eta %21 administrazio zentralak. Nor dago puztuta?
Hizpideak
Bat, handia eta pobrea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu