Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Berunaren moldaerak

2021eko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez da erraza Angela Merkel definitzea (Angela Dorothea Kasner du izena sortzez), eta aldeko edo kontrako jarrera bat hartzen. Gizonen munduan bere lekua egin du, eta, zalantzagarria bada ere haren ekarpena onerako izan den, zerbait du berunezko andrea deitu izan dutenak: iritzia aldatzeko eta moldatzeko sendotasuna.

Agintera iristen diren emakumeei berunezko deitzeko insistentziaz gain, dibortziatua zela, eta umerik gabea. Hori nabarmentzen zuten Helmut Kholek bere ordezkotzat aukeratu zuenean, baita ebanjelista izatea katolikoa zen alderdi batean, eta, gainera, zakarra zen, ez batere femeninoa. Porrot egiteko aukera guztiak zituen, gizonen moldera egindako munduan eta alderdian, baina jakina, aurreikuspenak ez ziren bete.

Gizonen mundu horren parte, izkin egin izan dio emakume izaera goraipatzeari, insistentziaz, eta ez da historiara pasatuko emakumeen eskubideak defendatzeagatik, baina, era berean, ez du arazorik izan alderdikide atzerakoienei aurre egiteko, ezta oker zegoela onartzeko ere: aldatuz eta moldatuz joan da bere jarrera. Orain badoala, galtzeko baino irabazteko gehiago duela pentsatuta edo, beste urrats bat egin du: feminista dela esan du, feministak «desesperatu» batzuk direla esan zuenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.