Hizpideak

Denboraren abiadura

Jon Eskisabel.
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Debekuen olatua pairatzen ari omen gara, atzo irrati batean entzundakoaren arabera. Hala ulertu du gizartearen zati batek, tabernetan erretzeko debekuak sortutako zalapartaren oihartzunak guztiz amatatu gabe daudelarik, autopistan gehienezko abiadura orduko 110 kilometrora jaisteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakia. Abiadurak gure bizimoduan hartu duen garrantziaren seinale da.

Erregaiaren kontsumoa murrizteko atzoz geroztik indarrean jarritako neurria eztabaidagarria da oso eraginkortasunaren aldetik, adituen alde bateko eta besteko iritziek agerian utzi dutenez. Zer esanik ez kontuan hartuta behin-behineko erabakia dela, eta ez duela helburua lortzeko beste neurri batzuen laguntzarik.

Baina eraginkortasuna alde batera utzita, gure denboraren kudeaketan aldaketa batzuk egiten hasteko aukera egoki bezala hartu beharko litzateke neurria. Esaterako, sistemak ezarri digun bizimodu azkarraren abiadura moteltzen ikasteko. Erregaian ez bada, bizi kalitatean irabaziko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.