jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Ekonomia berria

2018ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Taxi gidarien greba Euskal Herrira ere iritsi da: Hego Euskal Herriko taxilariek bat egin dute Bartzelonan abiatutako mobilizazioekin, oraingoz Uberrek eta Cabifyk hor zerbitzurik eskaintzen ez badute ere (Lapurdin bai).

Batzuek ekonomia zaharra eta ekonomia berria aurrez aurre jarri nahi izan dituzte gatazka honetan eta antzeko beste batzuetan. Taxiak ekonomia zaharraren eredu, auto gidaridunak ekonomia berriarena. Opakutasuna, korporatibismoa eta monopolioa egotzi izan zaizkio taxien antolaketari eta negozioari; ez da gardenagoa, ordea, Uberrek eta Cabifyk ordezkatzen duten eredua. Sistema itxiagoa bata, irekiagoa bestea. Izan ere, Uberrek eta Cabifyk gidari izateko aukera eskaintzen diote edonori beren webguneetako azal garbi eta zuzenetan.

«Taxiaren monopolioa modernotasunaren, teknologiaren eta eboluzioaren kontra» egiten ari dela salatu zuen atzo Eduardo Martinek, Unauto garraio ibilgailu gidaridunen Espainiako patronaleko presidenteak. Hark ordezkatzen duen eredua itxuraz izango da taxiena baino distiratsuagoa eta 2.0agoa, baina langileen bizkar egiten du negozioa, modu zaharrak eta propaganda zaharra baliatuz, praktikan autonomo faltsuak izatera behartuz. Langileen eskubideei dagokienez, modernoek ere eredu zaharrak baliatzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.