Hizpideak

Erakusleiho digitala

Jon Eskisabel.
2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Benito Lertxundiren 70eko hamarkadaren hasierako grabazioak, Oskorriren Gabriel Arestiren oroimenez (1976) lan mitikoa, IZ diskoetxearen katalogo oparoa, azken hiru hamarkadetako disko esanguratsuenetako asko eta azken hilabeteetako nobedade ez gutxi... gaur egun dendetan aurkitzea gero eta nekezagoa den euskal diskogintzaren zati handi eta garrantzitsu batek beste erakusleiho bat du Ibaimusic.com denda digitalean.

Euskal diskogintzan egindako beste urrats bat da; urrats beharrezkoa, zalantzarik gabe, aro digitalak musikaren hedapenean eta kontsumoan ekarritako ohitura berrietara egokitzeko. Baina, datuek erakusten dutenez, deskarga bidezko salmentak pisu txikia du oraindik euskal musikaren merkatuan. Entzuleak disko horiek kontsumitu ditzan lortzeko beste lan mota bat egin behar da aurretik: euskal kantariak prestigiatzeko eta gure kantagintza sozializatzeko lana —literaturan abian jarritako ekimenen falta sumatzen da—. Horretan du gaur egun premia handiena euskal kantagintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.