Hizpideak

Eskizofrenia judiziala

Pello Urzelai.
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Justizian ohikoak dira auzitegien arteko tirabirak, baita sala edo epaitegien artekoak ere.Gorabehera horiek egoera eskizofrenikoak sortzen dituzte, oso ebazpen kontrajarriak suertatzen direlako. Duela aste gutxi batzuk, Auzitegi Goreneko epaimahai batek errieta egin zion Auzitegi Nazionaleko beste epaimahai bati, eta Segiko kide izateaz akusatuta zeuden gazte batzuen kontrako zigor epaia atzera bota eta berriz egiteko eskatu zion, zigorra arrazoitu gabe jarria zegoelako. Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak, antza, ez du gustuko izan errieta, eta berehala egin du epai berria, zigor bera jartzeko, aldaketa gutxi batzuk eginda. Epai berriak adierazten du irizpide nagusia zigortzeko nahia zela.

Auzitegi Goreneko epaimahai batek Portu eta Sarasolaren tortura kasuko zigorra baliagabetu duenean, haien deklaraziorik gabe Portu eta Sarasolari jarritako zigorra kolokan egon zitekeela ohartarazi du. Auzitegi bereko beste epaimahai batek, aldiz, bi lagun absolbitu ditu, deklarazio poliziala (tortura salaketak tartean) nahiko froga ez zelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.