Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Hizpideak

Eskuma-larrua

2014ko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
François Hollandek «borrokarako gobernua» iragarri zuen, exekutibo berriko lehen ministro-izarra ere bai: Manuel Valls. Atzo aurkeztu zuen ministro talde osoa. Bernard Cazeneuvek eman du atentzioa batez ere Euskal Herritik begiratuta. Valls du aurrekari; eta Vallsek herri elkargoaren auzian eta beste hainbat borroka zelaitan erakutsi duen jarrera ikusita, ez dirudi joko garbiaren erakustaldi baterako prestatu denik Paris.

Eskuinarekin mimetizatuta egin du karrera Vallsek, izan ere: xenofobiaren garrak hauspotuz; oinarrizko eskubideak auzitan jarriz; Espainiako Gobernuaren «terrorismoaren aurkako politika» bere egin eta nazioartean haizatuz; eta, nola ez, jakobinismoaren aurpegirik erasokorrena erakutsiz.

Hollandek joko klase horren alde egin du Frantziako gizartea ideia atzerakoienen aparretan agertu berri denean. Eskuma-larrua iganderako bere traje bihurtzea erabaki du, oposizioaren otsoari hortzak ikusi ostean. Ez da lehena horretan. Ez du azkena izan nahi. PS bere Vallsek bizi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.