gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Euskararen koloreak

2013ko otsailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Korrikak Eman euskara elkarrilelopean egindako bideo solasaldian, aski ezaguna den pertsona batek honako hau dio euskararen mundura gerturatu eta euskara nola ezagutu zuen kontatzean: «Mundu berri bat ezagutu nuen. Baina nola egon naiz hainbeste urtez euskara barik?». Euskal Herrian milaka dira euskaratik kanpo bizi direnak, eta bertako kultur eta jatorri aniztasuna aintzat hartuta, euskaratik kanpo bizi diren horiek euskarara gerturatzea du helburu, besteak beste, Euskal Herriak 11 kolore egitasmoak. 400 atxikimendutik gora jaso dituzte, eta gizartearen aniztasuna sustatu eta babeste aldera, foro bat sortuko dute. 900 elkarterekin harremanetan jartzeko asmoa dute sare hori ehuntzeko.

Kanpotik etorriak bertaratzea ere badu helburu egitasmo horrek. Baina bertako askok ere arrotz dute euskara. Euskal Herrian Euskaraz-en arabera, 10.100 haur dira Donostian euskarara gerturatzeko aukerarik ez dutenak, hezkuntzan, bederen, erdal ereduetan ikasten dutelako. Ez dakite zer galtzen duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.