Hogeita hamar urtetik gora igaro dira Gernika Gernikara kultur batzordean bildutako hainbat artistak Picassoren koadroa Bizkaiko herrira ekartzeko lehen eskaera egin zutenetik, hain zuzen Espainiako Gobernuak margolana New Yorketik Madrilera eramateko gestioak egiten hasi zen momentutik. Geroztik, Gernika koadro bat baino gehiago dela oharturik, eskaera bera—edo itxuraldatua: Guggenheim museora ekartzekoa— aldian behin egin dute euskal instituzioek. Baita EAJk ere, bere garaian koadroaren garrantzia gutxietsi egin zuenak, Kongresuan. «Koadroa hemen egon arte, eskatzen jarraituko dugu», adierazi zuen Gernikako alkateak 1991n.
Eta halaxe da. Bonbardaketaren 75. urtemuga hurbil dago, eta ikur bilakaturiko koadroa dagokion tokira eramateko eskaerak agertu dira berriz. Udalak Gernikatik mundura zabaldutako kanpaina abiatu du orain Interneten, 500.000 sinadura biltzeko. Egiten den guztia gutxi izango da, ordea, Gernikari bere koadroa ukatzen dion Espainiaren borondate politikoa garaitzeko.
Hizpideak
Gernikatik mundura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu