jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Gizartea irauli

2018ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bost gizon —bost gorbata— eta emakume bat, familiaren eta haurren aldeko politikak garatzeko konpromisoa sinatzen, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde publiko nagusien ordezkari. Deigarria.

Jaiotza tasa apalek kezkatuta, neurriak hartu nahi dituzte egoera iraultzeko eta haur gehiago jaiotzeko. Haurrak izan nahi dituztenek oztopo gutxiago izateko: laguntzak emanez, politika publikoak bultzatuz... Konpromisoa baino ez zuten aurkeztu atzo. Neurriak gero etorriko omen dira.

«Herri erronka» deitu zion Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. «Gure belaunaldiaren apustua da». Kontua da jaiotza tasa handitu nahi bada horretarako baldintzak hobetu behar direla, eta horrek egungo gizartearen funtzionamenduaren hainbat zutabe errotik aldatzea eskatzen duela: prekaritateari aurre egitea —emakumeena, batez ere—, lana beste modu batera antolatzea, zaintzari daukan garrantzia neurri eraginkorrekin aitortzea, etxebizitza politikei lehentasuna ematea, politika publiko osoagoak onartzea, gizonek berdintasuna barneratzea...

Ez dirudi, beraz, neurri horretako erronka bati benetan erantzun nahi bazaio, egoera irauli nahi bada, halako itun bat nahikoa denik. Gizartea bera irauli behar baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.