Hizpideak

Haizea dator ekialdetik

Iker Aranburu.
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Eztabaida eskatzen aritu da hainbat urtez lobby nuklearra, zentral atomikoen bizitza luzatzeko eta berriak eraikitzeko balioko zuen itxaropenez. Azkenean piztu da debate hori, baina industria nuklearrak nahi zuenaren aurkako bidean. Azken urteotan alde izan duen haizea bat-batean aldatu da, eta Asia ekialdetik jotzen du orain, kontra eta indartsu. Baretu bitartean, Merkelek bere plan nuklearra geratu du, eta baliteke azkena ez izatea.

Egia da Europan —edo zentral nuklearrak dituzten herrialde gehienetan— halako lurrikara indartsu bat gertatzeko aukerak oso txikiak direla, baina horrek ez dio arazoaren benetako muinari eragiten: energia nuklearraren arrisku potentziala izugarria da, indar kontrolagaitza delako, eta istripuak, naturalak ala gizakiek eragindakoak izan, beti gertatuko direlako.

Kezka besterik ez dute sortzen Europako gobernuek, orain esaten baitute segurtasun neurriak berriro aztertuko dituztela. Ez al ziren inoiz baino seguruagoak? Segurtasunaren gaia ez al zegoen gaindituta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.