mikel lizarralde
Hizpideak

Heriotza zigorra

2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela zazpi urte esan zioten Josu Uribetxeberriari giltzurruneko minbizia zuela, gaixotasun larri batekin egin beharko zuela aurrera. Espetxean. Eta giltzurrunik gabe. Orain dela bost ukatu egin ziotenbaldintzapean aske irtetea, Espainiako legediak berak gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen kasuan aurreikusten duen neurria. Eta orain jakinarazi dute 2005ean edota 2007an erraz aurreikus zitekeena: espetxean egin dituen urte hauetan gaitzak, nola ez, okerrera egin du, eta Uribetxeberria lehen baino okerrago dago osasunez. Bi nodulu topatu dizkiote, bat biriketan eta bestea buruan.Baina espetxean segitzen du.

Etxeratek salatu duen bezala, Arrasateko presoari de facto «heriotza zigorra» ezartzen ari zaizkio kartzelan edukiarazita. Eta hemendik aurrera lau horma artean igaroko duen egun bakoitzak haren osasuna okertzeko balioko du. Ez besterik.

Uribetxeberriak bezala, gaixotasun larriak dauzkaten beste hamahiru euskal preso politikok segitzen dute giltzapetuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.