Hizkuntz eskubideei dagokienez, Kataluniak garbi dauka. Ez du atzerapausorik onartzen. Ez du onartuko, agindua datorren lekutik datorrela.
Kataluniako Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, guraso batzuek eskatzen badute beren haurrak eskolak gaztelaniaz hartzea, gela horretako haur guztiek gaztelaniaz hartu beharko dute eskola. Batek eskatuz gero, haur guztiek jaso beharko dute eskola gaztelaniaz, Auzitegi Nagusiko ebazpena betetzera joz gero. Baina ezetz erabaki dute, ez dutela beteko. Kataluniako Gobernuak helegitea jarriko du, eta hezkuntza komunitateko eragileek ere irmo erantzun dute epaitegiko erabakiaren kontra. «Batek eskatuta gela guztiak hala bete behar izatea diskriminatzailea da», esan du Kataluniako Gobernuak. Gizarte oso bat du, gainera, atzetik bultzaka bide horretan.
Ikusi egin beharko litzateke Euskal Herrian halakorik gertatuko balitz zer erantzun egongo litzatekeen. Hizkuntzaren normalizazioaren bidean argi daukatenei begiratzea ere badago.

Intsumisioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu