jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Iparrorratza

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Iparraldean korapiloa askatzen diharduten bitartean, Hegoaldean besteen lepoan korapiloa estutu nahian dira batzuk. Eusko Legebiltzarrean EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk ongietorrien aurka bozkatu eta biharamunean, Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziak Roazhongo espetxean batzea proposatu diete emakumezko euskal presoei. Ez dituzte hurbilduko, baina bildu egingo dituzte. Horrek erakusten du Ipar Euskal Herriko ordezkariek ulertzen dutela zeintzuk diren ñabardurak preso baten errealitatean. Eusko Legebiltzarrak ez bezala. Preso batek, preso hartzen duten momentutik, bizi baititu atxiloketa, inkomunikazioa, zigorra, sakabanaketa, urrunketa, bakartzeak... Ongietorri bat ez da omenaldi bat, elkartze bat baizik. Ospatzen dena ez da presoa kartzeralara eraman zuena, baizik eta zigorraren amaierarekin eta bere itzulerarekin bukatu direla, presondegiko baldintzez gain, kilometro askoko asteburuak, errepide bustiak eta bide bazter elurtuak, motor hotseko loaldiak, haurren motxilak, gurasoen egoneza eta kontu korronteko ezohiko gastuak. Ezohikoa baita hori guztia, zigorraren gaineko zigor bat, Eusko Legebiltzarrak behin baino gehiagotan aitortuta. Eta herenegun ongietorrien aurka bozkatu zuten hiru alderdik ardura zuzena dute horretan, eurek asmatu, bultzatu eta ahalbidetu zutelako autokritikarako nahi ez duten hori.

Korapiloa askatu edo norbera korapilatu. Iparrorratzak adierazi du bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.