Sorturen legeztatzeari buruzko erabakia irizpide juridikoak soilik erabiliz hartuko zela pentsatzen zuen azken sinestunak aspaldi galdu zuen fedea. Estatuaren abokatua, Fiskaltza eta Justizia ministroa bera beraiek hartu gabeko eta hartzea ez dagozkien erabakiei buruz (beren) irizpide juridiko bete-betekoekin mintzatu dira «kosmetikaz» eta «taktikaz», orain legea betetzeaz baina gero ez «konplitzeaz» eta Sortu hauteskundeetan ez «imajinatzeaz».
Irizpide juridikoez harantzago eskatu zaio Sorturi atxiloketez pozteko edo kale istiluak errefusatzeko. Eta hara non errefusatu dituen kale erasoak eta esan duen Lopezen kontrako balizko atentatu ahaleginaren kontra dagoela. Hala ere, ETA bizirik dagoen bitartean Sortuk «zailtasunak» izango dituela iragarri du Zapaterok, «gidoi baten» jarraipena dela PPk. Ez dakiguna da Sortuk atxiloketei eta kale istiluei emandako erantzuna legerik ez betetzeko duen bere asmoekin lotu zutenek atzera egin duten orain edo eranskinik jarri dioten orain euren txostenari, betiere (beren) irizpide juridikoei jarraiki.
Hizpideak
Irizpide juridikoez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu