Espainiako Auzitegi Nazionalak urtarrilaren 20an Udalbitza auzian emandako epaia irmoa eta behin betikoa da, fiskalak eta Dignidad y Justicia elkarteak ez dutelako epaiaren aurkako helegiterik aurkeztu Espainiako Auzitegi Gorenean.
Duela zortzi urte hasitako auzia, 13 pertsona atxilotuta eta espetxeratuta —sei hilabete eta urte eta erdiz egon ziren kartzelan—, diru bermeak ordainduta, baldintzapeko erregimenean eta atzerrira irten ezinda, 22 lagun auzipetuta, 10-15 urte arteko zigor eskaera Fiskaltzak, 15-23 artekoa Dignidad y Justiciak, abian jarritako lanak eta proiektuak bahituta, bulego publikoak bortxaz itxita, materiala kenduta, diru publikoa bahituta...
Eta epaia irmoa eta behin betikoa da, fiskalak eta Dignidad y Justicia elkarteak ez dutelako epaiaren aurkako helegiterik aurkeztu Auzitegi Gorenean. Irmotasuna noren araberakoa den agerian uzten du horrek. Behin betikotasuna, aldiz, ez du ez epaiak ez helegiterik ezak lortuko, kaltea egina dagoelako aspaldi, ordainik batere gabe.
Hizpideak
Irmoa eta behin betikoa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu