Hizpideak

Izan zitekeen albiste ona

enekoitz telleria sarriegi
2011ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Albiste ona, lau urteko etenaren ondoren euskal selekzioak etxetik kanpora jokatzeko aukera izango duelako gaur, Tallinen (Estonia), herrialde horretako futbol selekzioaren kontra. Albiste ona, joan den abenduan jokalariek argitara emandako komunikatuan eskatzen zelako Gabonetako ohiko partidaz gain jokatu beharko litzatekeela urtean zehar beste partidaren bat, gutxienez. Albiste ona, urrats moduan ikusita ona. Jokatzea bera zelako ona, izenari buruzko adostasuna zelako ona, nazioartean aritzea ona, eta ofizialtasuna lortzeko bidean urratsak egin beharra delako hurrena bete beharreko eskaria, oraindik hobea.

Ona, onena, Santiago Arostegi Euskadiko futbol federazioko presidenteak hara joan bezperan esan du, ordea: «Ofizialtasunari buruzko eztabaida federazioaren barruan ez da existitzen. Ez da inoiz zuzendaritza batzordearen bilera batean edo urteko batzar nagusi batean gai horri buruz hitz egin. Eta bilera horietan euskal futbolaren estamentu guztiak egoten dira». Ona? Izan zitekeen bai albiste ona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.