inaki petxarroman
Hizpideak

Kataluniaren dilema

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Arazo latza dauka Kataluniak Espainiarekin. Ez dauka autonomia fiskalik, eta mendekotasun ekonomikoa hondamendira eramaten ari da. Kataluniako Gobernuak aitortu du Espainiaren Autonomia Likidezia Funtsaren dirua beharko duela aurtengo beharrei aurre egiteko. Modu grafikoan azaldu du egoera Andreu Mas-Colell Kataluniako Ekonomia kontseilariak: «Kataluniak daukan banku bakarra Espainiako Gobernua da». Alegia, ezin du beste inora jo diru bila, oso baldintza kaxkarretan ez bada.

Hain zuzen ere, Kataluniako Parlamentuan aztertuko dute gaur Espainiarekiko hitzarmen ekonomiko berria. Nazionalista katalanek estatuaren kutxa bakarra hautsi nahi dute, urtero 16.000 milioi euroren defizita eragiten dielako. Alegia, «elkartasunaren» izenean Katalunia itotzen ari da Espainia. Eta hori amaitu nahi du Kataluniako Gobernuak. Espainiak ez du onartuko itun berria, neurri handi batean Kataluniari esker finantzatzen baitu bere burua. Gauzak horrela, trenen arteko talka ia ziurra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.