Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Hizpideak

Keinu hizkuntza

2013ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Josu Uribetxebarria ez da sendatu. Minbizi larriak jota segitzen du, baina kartzelara bueltan eraman nahi dute. Hamar hilabete dituela jada kalean eta ez duela hilzorian egoteko itxurarik. Ez hiltzeko zoria izatea, horixe delitu larria urkamendia gogoan espetxeak mendekumendi bihurtu dituztenek. Itsu-mutu-gor jokatzera ohitutako girorik gabe; izan ere, ezin da ulertu preso gaixoari berriz ere ziegarako bidea erakusteko keinu hori. Noiz eta Euskal Herria bestelako keinu gosez ageri denean. Gose horretaz hitz egin zuten atzo urrian Madrilen epaituko dituzten 80 euskal herritarren ordezkariek. Eta gose hori irentsi ezinda dauden eragileen jarrera salatu zuten. Jendearen elkartasuna eta konpromisoa eskatu zuten, «kartzelak nola hustu» hitz egiteko garaiotan espetxeratu ez ditzaten.

Eta euskal presoen aldeko afixak udaletxeetan jartzea talde politiko jakin batzuen «propaganda argia» egitea dela idatzi berri du epaile batek.

Keinu hizkuntza ere gerra esanahiz betea darabilte batzuek garai berriotako plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.