Amagoia Gurrutxaga Uranga.
HIZPIDEAK

Kondarrak eta loreak

2015eko urriaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arantza Quirogak ostiralean aipatu zuen lehen aldiz Eusko Legebiltzarrean Askatasuna eta Elkarbizitza lantaldea. Hasier Arraizek plaza berean esana zeukan norbaitek indarkeria zikloa berriz hasten badu ezker abertzalea «aurrez aurre» izango duela; Arraizek berak bezperan argitara emana zuen Gure erabakia, bakea iritzi artikulua, Oskar Matuterekin, Rebeka Uberarekin eta Pello Urizarrekin batera. Adierazpenok kontuan hartzekoak ziren Quirogarentzat. Bilera eskatuz erantzun zion larunbatean Arraizek.

Ezetz baietz, baietz ezetz, herenegun erregistratu zuen Quirogak egungo Bakea eta Elkarbizitza lantaldea ordezkatzeko proposamena. Askatasun eta Elkarbizitza izena behar zukeen foroak; ezker abertzalea ere bertan egotea aurrikusten zuen. EH Bilduk «abiapuntu egokitzat» jo zuen berehala. Jaurlaritzak berak ere begi onez hartu zuen.

24 ordu iraun du abiapuntuak eta egokitasunak, Madrilen proposamenaren aurkako erauntsia prestatzeko adina. Euskal Herrian —Katalunian bezala— azken kondarretan dagoen alderdiak zaplasteko latza jaso du Espainiako hiriburuko zentraletik. Atzera egin, eta euskal gizartea lantalde berrirako ez dagoela prest esan du Quirogak. Arantza handienak Madrilen ditu haren egun bakarreko loreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.