Indarkeria matxistako kasurik mediatikoenak erabilita, alaba hil zietenen minari eta mendeku nahiari etekin politikoa ateratzeko onartu zuen duela bost urte Espainiako Kongresuak espetxe iraunkor berrikusgarria, PPren ekimenez; argudiatuz, arazoak konpontzeko zigorrak gogortu besterik ezin dela egin. Berriz ere Zigor Kodea aldatu zuten, eskubideak are gehiago murriztuz, gizartea kontrolatzeko prozesuan beste koska bat eginez. Beldurraren diskurtsoa eraikita, eta segurtasun kolektiboaren izenean.
Baina zigorrak ez dakar berekin segurtasuna, zigorren beharra justifikatzeko beldurra sorrarazten baitute, segurtasunik ezaren sentsazioa areagotuz. Interes handiko komunikabideen makineria martxan jarrita beldurra saltzen dute: gero eta delitu gehiago egiten direla zabaltzen dute, estatistikek besterik erakusten duten arren. Helburua da gero eta gizarte ahulagoa eta lauagoa eraikitzea, eta haren kontrola izatea.
Politika sozialak eta berdintasunezkoak egitea garestiagoa delako, eta are gehiago, desberdinkeriaren sistema zapaltzailea mantentzeko aukera ematen duelako; sistema patriarkala zuritzeko balio duelako; eskubideak murriztuz eta murriztuz sistema betikotu daitekeelako.

HIZPIDEAK
Kontrola areagotzeko legeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak