Hizpideak

Kutxak irekitzen

Iker Aranburu.
2011ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Aurrezki kutxen pribatizazioan —eta desagertzean— beste urrats bat egin zuen atzo Espainiako Gobernuak. Lehen itxura batean, pausoa sektoreak berak azken egunotan uste zuena baino motzagoa izan da: kutxa guztiak halabeharrez banku bihurtu ordez, soilik FROBen diru publikoa eskatzen dutenek aldatu beharko dute beren izaera. Praktikan, ordea, ondorioak oso antzekoak izango dira, kutxei gaur egungo kapitala handitzea exijituko baitie. Eta hori, gaur egun, diru publikoarekin soilik egin daiteke. Nazionalizazioa, ordea, epe motzekoa izango da, Estatuak bost urteko epea eman baitio bere buruari kutxetatik ateratzeko eta, hortaz, denbora hori igarotakoan gaur egungo kutxa asko erakunde pribatuen esku geratuko dira.

Euskal Herriko kutxekin zer gertatuko den asmatzea ez da lan erraza. Beren lehiakide gehientsuenak baino hobeto daudenez, aukera handiagoak dituzte lehen epe batean oraingo bideari jarraitzeko. Epe erdira, ordea, maparen aldaketak ere eragingo die. Nafarroako Kutxari agian baita aurretik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.