Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Lardaskan

2023ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Polita da hitza. Non ikusten den. Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen ondoan ikusiz gero, ez da polita. «Kaosa» salatu dute langileek, «kudeaketa oso txarra». Ez da giro Osakidetzan eta Osasunbidean. Pandemiak aukera paregabea eman zuen benetan garrantzitsua zer den definitu, eta benetan garrantzitsua den horretan indarrak eta diruak jartzeko. Baina, kale. Lehen arreta larrialdietan dago. Profesionalak kexu dira, eta azterketetan ere kaosa nagusitzen ari da.Sistema berrasmatu beharraz hitz egin zuten hainbat profesionalek joan den igandean berripaper honetan. Egoerara egokitu eta pribatua gailendu ez dadin. Zer lortu nahi den, halako politikak eta diru banaketak.

Askotariko arazoak daude, sakonak dira batzuk, eta ez sinestekoak beste batzuk. Atzo kalean ziren Osakidetzako langileen protesta, esate baterako, bigarren multzokoa da. Etsamina egin zuten iaz, baina, Osakidetzak ez du oposizio hura ebatzi. Ikasten aritu zen jendea, egunerokoan ahal den lekutik astia atera, eta prestatu egin ziren. Alferrik baina. Eta aurten, berriz egin behar dituzte azterketak. Baina nola da posible LEP bat ebatzi aurretik beste bat eginaraztea jendeari? «Mesedez, pandemia bat pasatu dugu, eman dugu eman genezakeen guztia. Jendea zaindu, langileak zaindu». Zaintzailea zaintzen ez duen sistema batek asko du aldatzeko. Asko berrasmatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.