mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Legez kanpo

2023ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Faxismoa jaio zenetik mende bat bete da, eta galdu duen ia borroka bakoitzeko itzuli egiten da, Batmaneko gaiztoen eran. Piztiaren jaiotza habia horren lekuko: Benito Mussolinik boterea hartu eta ehun urtera, haren jarraitzaile bat dago berriz ere agintean, nahiz eta tartean Italiako faxismoak mundu gerra bat galdu zuen.

Gerrarik galdu ez zuen toki bakanetako bat Espainia da —eta horren mugen barrenean, baita Hego Euskal Herria ere—, eta zama hori lotuta eraman du beti. Uztailak 18 izanen ditu etzi, baina oraingoan Espainiako eskuin muturra 23ra arte esperatzeko prest dago gobernuan sartu ahalko ote den ikusteko.

Eztabaida sutsuen iturri da tankerako alderdiak zer dela-eta hazten diren han eta hemen. Markoak baldintzatzeko duten abilezia aipatzen da: erran ezin ziren gauzak erratekoa, astakeriak normalizatzekoa, eta bertzeei horiei buruz solas eginaraztekoa. Errate baterako, alderdiak legez kanporatzeaz aritu da azken egunotan Vox alderdia, eta nahiko normal sartu du kanpainan. Baina ez da bat-bateko burutazio bat izan, legez kanporatzeak Euskal Herrian errealitate bat baitziren duela gutxi arte, eta Espainian faxistak ez diren indarrek —are, eskuinekoak ez direnek ere bai— oraindik bertutetzat jotzen dute aro hura; edo, jarrerarik kritikoenean, AEBek Hiroshimako eta Nagasakiko bonbekin duten kontakizunaren parekoa dute. Ez da autokritikarako beharrik ikusten, eta horrek ere baldintzatzen du markoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.