Eskandalua. Beste hitzik ezin da erabili Boliviako presidente Evo Moralesi egin diotena ikusita. Eskandalua, zentzu askotan. Hasteko, estatuburu bati beren aire eta lur eremuan sartzeko baimena ukatu diotelako. Segitzeko, nazioarteko legediak Moralesi onartzen dizkion ahalak hankapean hartu eta kriminal bat balitz bezala tratatu dutelako, hamahiru orduz ia bahituta eduki eta miatzeraino. Borobiltzeko, Boliviako presidenterari erakutsitako errespetu faltaren neurrikoa delako Europako herrialdeek AEBekin azaldu duten mirabekeria, noiz eta oso haserre omen daudenean Washingtonekin, aliatu ezinbesteko izan arren espiatu egin dituelako. Aliatuok, ordea, Robert Snowdenen bila joan dira Moralesen hegazkinera, eta ez Snowdenek salatu duen espioitza sare itxiaren froga argigarrien bila. Mezua ez, mezularia bihurtu dute arazo, Etxe Zuriak bezalaxe.
Latinoamerikak kolonialismoa eta nagusikeria ikusi ditu Moralesen bitartez helarazi zaion mezuan. Ez alferrik, metropoliaren mirabe izateari aspaldi utzi ziotela nabarmendu dute.

Hizpideak
Mirabekeria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu