Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Hizpideak

Miserableak

2013ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bost urteko neskato bat, eskola pribatu bateko jangelan bazkaltzen. Otordu arrunta, eman dezagun, krisialdi garaioi dagokien bezalakoa. Ireki dira ateak, eta agertu dira udaltzainak, krisialdi garaioi dagokien bezala, zorrak kitatu nahi ez dituena atxilotzera. Eskolarekin 170 euroko zorretan dagoenaren haurra zigortzera, zehatz esanda. Hartu dute ume hori, beraz, eta eraman. Polizia etxera. Bidean, eskola ataria kazetariz eta kameraz betea ikusi du umeak; jangelan utzi dituen lagunen aurpegiak gogoan grabatuta geratu zaizkio, akaso. Ez dute txikia «estigmatizatu» nahi izan, hori bai, udaltzainek esana. Victor Hugoren Miserableak antologikoaren egokitzapen batek aurtengo Oscar sarietarako zortzi izendapen jaso dituen egun berean. Pelikula batean ikusiko bagenu, sinesgaitza egingo litzaiguke paralelismoa; gidoia behartuegia duela esango genuke.

Miserableak idatzi aurretik Victor Hugo Pasai Donibanen egona zela bagenekien. XXI. mende hasieran Ustaritzen (ere) Miserableak berridatz zezakeela, beharko ikasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.