mikel p ansa
HIZPIDEAK

Mundua hankaz gora

2015eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Eskola txikian ikasi duenak badaki ikasteko eta bizitzeko eredu eta modu bereziak ematen dituela. Frantzian ere jakin beharko lukete, Être et avoir (Izan eta eduki) dokumentalak izan zuen sonaren ondoren. Baina Paueko Akademia ikuskariak ez du dokumental hura ikusi, antza: esan du eredu pedagogiko okerra izan litekeela eskola txikietakoa, irakasle bakarrarentzat haur gehiegi direla. Eduardo Galeanok esango lukeen bezala, hankaz gora dago mundua: eredu pedagogiko okerra bada irakasle bakarra edukitzea, zergatik ez bizpahiru jarri? Baina hankaz gora dago mundua, eta laguntza gehien beharko luketenak (herri txikietako eskola txikiak) estutu ditu Paueko Akademia Ikuskaritzak. Justu laguntza gehien behar luketenak.

Baliabideak (denbora eta dirua) zertan gastatu asmatuko du Frantziako Gobernuak. «Susmagarrien» kontrola areagotu nahi du; lege berri bat sortzekoa da, ordenagailuen eta komunikazioen kontrola handitzeko, Poliziak nahieran jarrai ditzan «susmagarri» horiek. Guenter Grassek esango luke hankaz gora dagoela mundua; III. Mundu Gerraren ataria igaro duela, eta XXI. mendea estreinatu duten gerra eta kontrol saio doakabe hauek ez direla XX. mendekoetatik hain ezberdinak.

Hil dira Eduardo Galeano eta Guenter Grass. Eta hankaz gora jarraitzen du munduak. Idazleak beharko dira, mundua, hitzez bederen, buruz gora jartzen saiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.