Hizpideak

Osasun sistema publikoa

inaki petxarroman
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezin zaiola eutsi esan du Miguel Sanz Nafarroako lehendakariak, sortzen ari den zorra «kezkagarria» dela, «alarma pizteko modukoa» ez esatearren. Ospitaleratzeagatik eta mantenuagatik herritarrek kuota bat ordaintzearen alde dago Nafarroako lehendakaria, egungo sistema «unibertsal eta doakoari» eusteko.

Neurri horiek bere kasa ez dituela hartuko iragarri du, ordea, alderdi guztien babesa behar delako horretarako. Badakigu. Etorriko da hori ere, lan eta pentsioenerreformak etorri diren bezala. Denbora kontua da, haizatzearen ondorioz, mamua benetakoa dela sinesten dugunerako. Orduan alferrik izango dira kexak eta grebak. Eta beste arlo bat egongo da, oraindik ere gehiago, enpresen eta aseguru pribatuen interesen menpe.

Eta, bide batez, herritarrei galdetuz gero? Esaterako, ea nahiago duten abiadura handiko trenean 3.000 milioi euro gastatu edo diru hori —Nafarroako Osasun Sailaren hiru urteko aurrekontua baino gehiago— osasun publikora bideratzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.