Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Plaza hartzen

2023ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Plaza gizonena izan da historikoki: plazako erdigunea, gizonena; haiena ere begirada guztien jomuga; baita erabakimena eta protagonismoa ere. Dantza, bertsolaritza, musika, festa... gizonen neurrira egin izan da urte luzetan. Emakumeek ertzetik begiratu zezaketen, hori zuten parte hartzeko modu bakarra; periferiatik, kasurik onenean. Ahalegin, sakrifizio, izerdi eta malko asko behar izan dira Euskal Herrian plaza bereganatuz joateko, edo, zehatzago esateko, partekatzen hasi ahal izateko.

Dantzan urrats txiki baina geldiezinekin joan da osatzen pieza. Atzo Otsagabian eman zuten pausoa, Muskildako Ama Birjinaren egunean dantzan gizonekin batera atera baitziren lehen aldiz. Ez dira lehenak izan, baina tantaka-tantaka, tokian tokiko zailtasunekin, eta hainbat lekutan oraindik ere onarpen osorik gabe, plaza hartu dute emakumeek: 2000. urtean, Andoaingo axeri dantzan; 2013an, Debako ezpata dantzan eta Tolosako pordondantzan; 2014an, Iruritan mutil dantza egin zuten lehen aldiz; 2015ean, ezpata dantzan hasi ziren emakumeak Zumarragan, Leitzan, Miarritzen, Sestaon, Hendaian... eta dantzari dantzan Durangon ere bai; 2018an, OƱatiko Corpus jaietan; 2019an, Lesakako zubigaineko dantzan eta 2022an, Lekeitioko kaxarrankan. Bide bat egin da, baina ezin ahaztu aldarrikapen horretan bide urratzaile izan ziren Hondarribiko eta Irungo emakumeak. Bidea urratzen segitzen dute, baina urrats handiak eginda, ezbairik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.