Inoiz euskal kutxen bat-egitea gertatzen bada irizpide profesionalen arabera egingo dela aldarrikatu ez duen buruzagi politikorik ez da izango. Aldi berean, gutxi izango dira beren alderdien interesei erreparatu ez dietenak BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren balizko fusioa mahai gainean izan den bakoitzean. Fusioa ona da nik kontrolatzen badut, eta txarra bestearen esku geratzen bada. Horixe da, labur esanda, azken egunotako eztabaidak ematen duen itxura. Profesionaltasunaren adibidea, inon bada.
EAJk ez zuen bere garaian hiru aldundietan eta kutxetan zuen gehiengoa baliatu bat-egitea gauzatzeko. Baina PSEren eta PPren baldarkeria markak hausteko modukoa da. Azken bi bat-egite saioak oztopatu ondoren orain fusioen defendatzailetzat aurkeztu nahi izatea ez da oso itxurosoa, epel esateko. Hiru alderdi horiek hobe lukete beren borrokak alde batera uztea eta beste eragileekin batera kutxen etorkizuna eta funtzio soziala bermatuko lukeen batasuna negoziatzea. Orain baita garaia.
Hizpideak
Profesionaltasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu