inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Sanfermin lilak

2023ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Astelehenean egin zuten Nagore Laffageren aldeko omenaldia, Iruñean, Jose Diego Yllanes medikuak hil zueneko 15. urteurrenaren harira. Astelehen Lilak elkarte feministak egin zuen ekitaldia, eta Iruñeko Udaleko agintariak ere izan ziren han.

Emakumeek festak aske bizitzeko duten eskubidearen sinbolo bihurtu da Laffage. 15 urte bete badira ere, sanferminak iristen diren aldiro, indarkeria matxistaren biktima izateko arriskuan dira emakumeak, eta, gizarteak aurrerapausoak egin baditu ere, txupinazoa zerura joan eta festak lehertzen diren unetik, hala izango da aurten ere, tamalez. Ardura, baina, ez da emakumeena, erasotzaileena eta andreen segurtasuna bermatzeko ezina erakusten duten erakunde eta gizartearena baizik.

Emakumeek, nahi duten moduan, nahi duten orduan eta nahi dutenarekin ibiltzeko eskubide osoa dute. Laffagerena ez ezik, sonatua izan zen Iruñeko talde erasoaren auzia, 2016an gertatua, eta kasu horretan are eta nabarmenago egin zuten hedabideek, epaileek eta eragile politiko batzuek bortxaketaren ardura biktimarengan ere ezartzeko ahalegina.

Ez daude ahazteko ez bat eta ez bestea. Sanferminak lilak izatea zor die Iruñeak Laffageri eta inoiz festetan eraso matxista bat jasan duten andre guztiei, batere erasorik izango ez den festak lortu bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.