Mikel P. Ansa.
HIZPIDEAK

Tchoko Maitia

2023ko apirilaren 05a
00:00
Entzun
Zer geratuko da gerorako?Leku izenak agian, ez besterik: Ursouia, Itchasou, Irouleguy,Aussurucq eta Tchoko Maitia. Joseba Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak kantatutako beldurra egia gordin bilakatzeko bidean doa, erremediorik gabe. VII. Inkesta Soziolinguistikoak erakutsi du Ipar Euskal Herrian galbidera doala euskara. Belaunaldi bakarrean, 1996tik 2023ra, 6,5 puntu gutxitu dira euskaldunak: bostetik bat besterik ez dira orain. Nafarroa Beherean eta Zuberoan, batez ere, arrapalada batean ari da jausten: %61 ziren duela 27 urte; %47,5 orain. Erabilera eskasa du, eta jaisten ari da. Transmisioan arazoak daude: gurasoak euskaldunak direnean ere, lautik batek ez die euskara pasatzen seme-alabei; gurasoetako bat erdalduna denean, lautik hiruk ez dute euskara transmititzen.

Euskaldunen kopuru osoa emendatu dela, zerbait igo dela, baina populazio osoa gehiago hazi denez proportzioa horregatik dela txikiagoa: alde positiboren bat atera nahi izan diete zenbaitek datuei. Egia da: euskarari eusten dioten herritar fier horiengatik ez balitz, euskara aspaldi galdua zen. Baikorki pentsatzeko helduleku bakarra da, izatez: instituzio guztien kontra eta bazterketa guztien azpitik, irauteko grinari eusten diotela euskaldun askok, oraindik. Baina esperantzak baliabideak eta diskriminazio positiboko politikak behar ditu. Bestela Tchoko Maitian azkarki hasiko dira frantsesez. Arazoa da Parisek horixe nahi duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.