mikel lizarralde
Hizpideak

Tramankuluak

2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Das Leben der Anderen (Besteen bizitza) filma ikusi duenak badaki zer-nolako paranoia sor dakiokeen etengabe zigilatua izateko ustea duenari. Ohe azpian, bonbilla barruan edota mesanotxeari itsasita egon daiteke mikronofoa edo dena delako tramankulua. Das Leben der Anderen Ekialdeko Alemanian dago girotua, 1984an, erregimen komunistaren azken urteetan. Stasiren garaian. Mendebaldeko demokrazia kapitalistek behin eta berriro esan diguten bezala, estatu ez-demokratiko batean.

Bonifacio Vadillo eta Liher Gonzalez ez dira bizi izan Hoeneckerren Alemania hartan. Euskal Herria dute bizileku; estatu demokratiko bat dute askatasunen bermatzaile, eta ez lukete begiratu beharko ohe azpian, bonbilla barruan edota mesanotxean. Ez dira gaizkileak.

Baina begiratu, begiratu dute, eta aurkitu ere aurkitu dute. Tramankuluak jarri dizkiete autoetan, non dauden eta nora doazen jakiteko. Euskal preso baten eta preso ohi baten senideak dira Badillo eta Gonzalez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.