martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Trumpen indar handia

2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Barre egiten dugu askotan Estatu Batuetako Donald Trumpen ateraldiekin, nahiz ateraldi horien ondorioz askok, betiko zapalduek, negar egin. Politika publikoetan jarduteko AEBek duela hamarkada batzuk zerabilten eskrupulurik gabeko estilora itzuli da Etxe Zuriaren maizterra, behin eta berriz adieraziz bost axola diola erabakiko duenaren ondorioak.

Ohartarazi ziguten AEBetako analistek Trumpek ez zuela atzera egingo 2016ko hauteskunde kanpainan iragarri zituen mehatxuak gauzatzeko orduan. Israelek palestinarrekin egiten duen legez, etsaiak eduki behar ditu Trumpek parean nor izango bada; eta hobe asmatuak badira. Luzea da zerrenda: mexikar etorkinak, Europako Batasuna, Errusia, Txina, Huawei... Ez du irizpide jakin bat erabiltzen gatazkak sortzeko, gatazka bera baita lortu nahi duena.

Lortu berri du, hil honenhasieratik, The New York Times egunkariak ez argitaratzea gehiago komiki politikorik; Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu komiki kritiko batean agertzen zelako.

Haren aliatu nagusiak, Erresuma Batuak, AEBetan daukan enbaxadorea, Kim Darroch, kargutik kentzea lortu zuen atzo, txosten batean Trump «ezgauza»zela adierazteagatik. Trumpen joerak eragin leunagoa edukiko luke Europako Batasunaren beste jarrera batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.