Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Tximeleten iraultza

2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Militante ezaguna, laguna. Militantzia baliatu duen erasotzailea: Haritz Varela. Zeuzkan ospea eta boterea erabili zituen hainbat neska biluzik ageri ziren argazkiak lortzeko, berrogei emakume baino gehiago engainatuz eta manipulatuz. «Justizia espainiar sistema matxistan» ez sinestuta ere, erasoa jasandakoek epaitegietara jo zuten, gizarteak ematen dituen bide guztiak jorratzeko asmoz. Baina ez dute kalte-ordainik nahi izan; bai, ordea, Varelak egindakoa jendaurrean onartzea eta terapia bat egitea. Eta erreparazioa ez zaie justiziatik etorri, elkarrekin egindako lanetik baizik.

Talde bat sortu dute: Tximeleten Reboluzioa —erasotzailearen Tximeleten metamorfosia egitasmo faltsuetako bat eraldatuta—. Gogoeta prozesu bat egin dute elkarrekin, lotsaren eta erruduntasun gakoez, horren atzean dagoen botere harremanaz, kontzientzia hartu beharraz. Gertatutakoa publiko egin dute, jakinarazteko inor ez dagoela salbu, ohartarazteko horrelako erasoek ordain soziala dutela, inguru hurbil-hurbilean gerta daitezkeela, baita gutxien espero diren lekuetan ere.

Ibilitako bidean lezio bat ikasi dute. Eta lezio bat eman dute, lezio handi bat. Tximeleton iraultza edozeinen esparru hurbilenean eredugarri izan baitaiteke, inor ez dago-eta salbu botere harremanetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.