Erresuma Batuko beste nazioekin alderatuta, anaia txikia izan da aspalditik Gales. Irlanda iparraldeko egoera guztiz berezitik urrun eta Eskoziako nazio sentimendu indartsurik gabe, Ingalaterraren menpeko auzo pobre eta bitxia izatera kondenatua zirudien. Baina, ozta-ozta eta gogo gutxirekin bada ere, galesek baiezkoa eman zioten autonomia murritz bati, 1997. urtean. Bi urte geroago osatutako Galesko Asanbleak, ordea, ez du legeak egiteko eskubiderik, nahiz eta azken hiru urteotan zeharkako sistema baten bidez lege batzuk onartu ahal izan dituen. Gaur, hogei arlotan legeak zuzenean egiteko eskubidea nahi duten bozkatu ahal izango dute galesek. Gaia oso tekniko izanik, ez dirudi sekulako boto oldea izango denik, baina baiezkoak irabaztea espero dute alderdi guztiek.
Botere handiagoa lortuta ere, Galesko autonomia Eskoziakoa eta Irlanda iparraldekoa baino apalagoa izango da aurrerantzean ere. Baina, kasu honetan, urratsak egitea da garrantzizkoena, txikiak izan arren.
Hizpideak
Urrats txikiak Galesen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu