Hizpideak

Uste baino harago

Jon Eskisabel.
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Astindu politikoa eragin du ezker abertzalearen alderdi berriaren estatutuen aurkezpenak. Antolakunde horrek legeztatzea lortze aldera indarkeria adierazpen oro, ETArena barne, errefusatuko duela modu argi, sendo eta irmo batez adierazteak eta ezker abertzalearen iraganeko antolaketarekiko «haustura» ekarriko duela ziurtatzeak ustekabean harrapatu ditu alderdi gehienak, uste zuten baino harago joan delako ezker abertzalea, eta seguruenik baita ezker abertzalearen botoemaile eta militante asko ere. Erabaki historiko bat da, ETAren su-etenaren tamainakoa.

Espainiako Alderdien Legea zorrotz betetzen duela uste duen arren, ordea, ezker abertzaleak ez du hurrengo hauteskundeetan parte hartuko duen bermerik. Gobernuak Estatuko Fiskaltzara igorriko ditu alderdiaren estatutuak, legezkoak diren erabaki dezan, baina iragarpenaren transzendentzia ez da oharkabean pasa, ezta Espainiako gizartean ere (atzoko zenbait inkesta horren lekuko). Legez kanpo uztea inoiz baino zailagoa dute epaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.