Hizpideak

Valentziarren protesta

Iker Aranburu.
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Bere hizkuntzari eta kulturari lotutako Valentziako mugimendu politikoa ez dago bere onenean, baina atzo erasoei indarrez erantzutea erabaki zuen, eta PPren esku dagoen gobernu autonomikoari nahikoa dela esan zion. Bi hilabeteko kanpaina bati amaiera emanez, dozenaka mila lagun elkartu ziren Valentziako kaleetan adierazpen askatasuna eskatzeko eta, batez ere, lurraldearen nortasun katalana ezabatu nahi duen Francisco Campsen gobernuaren politika salatzeko. Kataluniako TV3 telebista publikoa Valentzian ikustea ahalbidetzen zuten hedagailuak itxi eta haien arduradun Accio Cultural del Pais Valenciari 800.000 euroko isuna jarri izanak sortu du txinparta.

Baina jokoan ez daude soilik telebista kate batzuk, Campsek «katalanizazioaren» aitzakian bere hizkuntzetako bati erakusten dion mespretxua baizik. Katalana atzeraka doa Valentzian, Alacanten eta Castellon, hura babesteko eta sustatzeko ardura duen gobernuaren axolagabekeriarekin edo laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.