inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Zaldibar, urtebete

2021eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herri akusazio gisa, epaileak zortzi entitate onartu ditu Zaldibarko zabortegiaren auzian, ingurumen deliturik egin ote den ikertzeko kausan. Durangoko epaitegitik heldu den erabaki horretatik uler liteke gertuago egon daitekeela epaiketaren eguna. Ona litzateke hori, zeren jende asko baitago Zaldibarko zabortegiaren amiltzeak eragindako hondamendiaren arrazoiei eta erantzukizunei begira. Eta epaiketak argi pixka bat eman beharko luke horretan. Garbi dago-eta Verterrek irregulartasun ugari egin zituela. Baina ez dago hain garbi ea Jaurlaritzak egoki bete zuen zegokion kontrol lana.

Zaldibar mugarri bat da; 1980ko hamarkadan Lemoizko zentral nuklearra izan zen moduan. Lurra, ura eta airea nahi den beste eta nahi diren gai toxiko guztiekin betetzeko arazorik ez duen sistema ekonomiko hau ispiluaren aurrean jarri duena. Zaldibarko zaborrezko alfonbraren azpiko guztia maldan behera amildu zen 2020ko otsailaren 6 hartan, zerbaitek krak egin zuen inguruko herrietan eta, oro har, Euskal Herri osoan.

Krisi ekologikoaren sinbolo bihurtu da Zaldibar ordutik, eta agerian utzi ditu sistemaren akatsak. Eta gogorarazten du aldaketak behar direla antzekorik berriz ez gertatzeko, zakarrak estaltzeak ez dituela desagerrarazten. Hori aldarrikatzera aterako dira berriz herritarrak kalera gaur, hondamendiaren urteurrenaren atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.