Hitz beste

Humanismoa

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaztetan, barra-barra entzuten eta erabiltzen genuen humanismo hitza. Karlos Santamaria, adibidez, erreferente inportantea zen euskaldun askorentzat. Humanista zela esaten genuen. Haren izena eman diote Euskal Unibertsitateko zentro inportante bati.

Humanismoa zer den? «Gizakia eta giza balioak gainontzeko guztien gainetik jartzen dituen jarrera filosofia», dio hiztegiak. Hitz hori gabe, ezin da azken mendeotako Europa ulertu. Azken aldian, ordea, guztiz desagertu da gure bizitzatik. Thomas Mannek bere editorearekin izandako solastxo bat jasotzen du bere egunkarian. Garaiko politikari aleman peto-peto batez ari dira. Editoreak diotso: «Gizon hori ez da europarra». Esaldiari zorrotzegia iritzirik, Mannek kargua hartzen dio. Editoreak, ordea, berean segitzen du: «Ez, ez da europarra, ez baitu tutik ere ulertzen humanismoaz».

Gaur biziko balitz, Europa europarrik gabe gelditu dela diagnostikatuko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.