Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Inorantzia

2015eko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bidaiatzea omen nazionalismoen izurria eta oilalurren nostalgia sendatzeko modu eraginkorrena. Hala dio nazionalismoaren habe tzarra bere begietan ikusteko gai ez den makina batek. Bidaiatzea gomendatzen zaio euskal nazionalismoari ere, eta alferrik da esaten hastea euskalduna izan zela munduari lehen bira eman zion gizona, euskaldunak zirela Ternuaraino joaten zirenak balearen atzetik: nazionalismoak gurean goxo egin aurreko kontuak direla esango dizute.

Inorantzia eta bidaiatzeko gogo falta uztartzen dituztenek eskerrak ez duten euskararen lurraldera jotzen! Hiztegietan inoratu aditza topatu eta laster esango lukete: inorante horiek inoratu deitzen ez diote ba bai ez jakinean egoteari eta baita inora ez joateari ere? Ikusten? Guk arrazoi gehiago bidaiatzeko eskatzen diegunean!

Ez da hain kezkagarri ere: ez dute berehalakoan deskubrituko hizkuntzak hain gordean daukan sekretutxoa (euskaldun askok ere ezagutzen ez duena, bestalde).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.