Medikua da. Han-hemen irakurri ditugunetatik atera dugunez, bada inteligentzia argikoa ere; ba omen zorrotza, langilea, solidarioa ere; ez omen du justiziarik gabeko demokrazian sinesten ez duena, gauzei beren izenez deitzea gustatzen omen zaio. Ederki, horraino dena barkatzen zitzaion, baldin hor egiten bazuen planto bere lotsagabekeriak. Baina huts handi bat egin du, eman behar ez zuen pauso gaiztoa eman du: berak, lotsagabe halakoak, Italiako Integrazio Ministerioaren kargu egitea onartu du!
Medikua da. Inteligentzia argikoa, zorrotza, langilea, solidarioa. Ez du justiziarik gabeko demokrazian sinesten. Eta gauzei beren izenez deitzea gustatzen zaio: «ez naiz koloreduna, ni beltza naiz; beltza eta emakumea naiz, gizonezko zurien neurrira egindako mundu batean!». Cecyle Kyenge ministro berria beltza baina gizonezkoa izan balitz, xenofoboek —Italian ere asko eta asto dira— ez zuten hainbesterainoko sua piztuko.

Hitz beste
Integrazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu