Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Iruzurra

2016ko ekainaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan zen ostiralean gaurko zutabe hau idatzi beharrak iragarle lanetan jarri ninduen atzoko emaitzen usnan. Arriskatuko nuen pronostiko bat? Nire baitako desideratum ederrenen aurrean aurkituko nuen Rajoyren porrot totala baino poz beteagorik? Hirugarren hauteskunde batzuen esperpento tristea iragarriko nuen? Kabalak, aieruak, zutabea bete ahal izateko saio fundamentu gabeak. Hona garbi neukan aurreikuspen bakarra: hautagai nagusi guztiek desitxuratu egingo zuten beren emaitza hauteskunde oste guztietan bezala, galtzaileek aitzakiak jarriko zizkioten porrotari, irabazleek beren emaitzen balio erlatiboa puztuko zuten eta, edozein izanda ere emaitza, denei ahaztuko zitzaien aipatzea akordiotara iristeko beren harrokeria antzuak eraman zituela berriro mikrofonoen aurrera.

Hartan, Dickensen Esperantza handiak nobelako narratzaileak dioenaz gogoratu nintzen: «Munduko iruzurle handienak deus dira beren burua engainatzen dutenen parean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.