Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Itun ituna

2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ituna: bi aldek adostasunez eta betetzeko konpromisoz egindako hitzarmena. Ituna: iluna, tristea. Lau urte eta gero, sozialisten eta popularren itun itunak azkena eman du. Ituna zenbat izan den ituna, asuntoak talaia asko ditu.

Poesiarena, esate baterako. Poema onenek irakurketa askotarako ematen omen dute, eta Kirmen Uribek eta Jon Elordik Lizardiren bulkada erotikoa aztertu zuten. Zarauztarraren poesiak politikaren izaera prosaikoan ere egin lezake argi. Hark maiz irudikatu zuen paradisu gisako mundu idiliko batetik bueltan, errealitatearekin talka egin beharraren ituna, Bultzi leiotik poeman, esaterako. Edo Ondargorri izenekoan: udararen ederra atzean utzi eta gero, naturak albiste du udazkenak dakarren hondamendia:

«Oi zein den ituna behera-behar hau! Nik ez nahi iluna bihurtzerik gau!».

Itungile ohiei zizpuru horixe aterako litzaieke, baldin poesia plazer balute, baldin Lizardirena ezagutuko balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.