Alazne Arruti Bengoetxea.
ELE

Itzulera

2022ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Alde batera lerratzen ez denak gehiengoaren erabakiak indartzen dituela esaten da. Boteretsuenen bandoa elikatzen duela, egoera orekatu beharrean. Baina mugak ezagutzen ez dituenarentzat zein dira joko-arauak? Zeintzuk parekoa ikusi ahal izateko oztopo eta beharrak?Non hasi eta bukatzen dira erabakiak? Nor da gu?

Oporrek badute egunerokotasunaren antitesia garatzeko aukera. Goiz jaiki, baina itsasoari begira terrazan eseri eta gosaria prestatzen hasteko aldartea, nahiz eta ipurdi masailak plastikozko aulki zurietan itsatsi. Kresaldutako toalla esekiak traputzat astintzen lasai ikustea, haizerik ezean. Marianito, konbutsa eta oliba errazioak mahaietan mugikorrei lekua kentzen. Opor kideen alarma joaldiaren zain egoteko presarik eza, egunaren zirrikitu oro aprobetxatzeko gogoa albo batera utzi gabe.

Bada bizitza beste alde batetik begiratzeko aukerarik. Dugunaren eta ez dugunaren irakurketa orekatuago bat egiteko uneekin. Gehiegizko gastu, otordu, izter urratu, gintonik, neke eta bihotz-errez horditutako egun iraungiez, gure herriak etenaldian dauden ustetan. Ugaritasunean, gabeziak azpimarratzeko soberako aitzakiez.

Baina itzulera beti izaten da zain, zelatan. Gazteen etxebizitza aukera mugatuez. Loratze berri baten esperoan dauden gaztetxe eta amets eraitsiez. Mugimendu nahasi eta hitz eta forma berrietan ahoskatutako eztabaida zaharrez. Jaiotza-tasa gainbeheratsuez. Balearretako itsaso zabalean elkartzen diren terraplanistez. Husten eta higatzen ari diren herrixka eta auzoez. Eraso eta ziztadez.

Baina baita irailera atzeratu ditugun eta gu guztion eskura, etorkizuna eraikitzen jarraitzeko alternatiba eta hautu andanez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.