Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Izter-lehengusua

2015eko maiatzaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Literaturiako tarte batean tragotxoa hartzen gaudela, lagunetako batek halako ezagutzen al dudan galdetu dit, eta «bai, izter-lehengusua dinat», atera zait. Extralurtar baten aurrean baleude bezala begiratu didate eta agian halaxe naiz, baina extralur gurean hirugarren katebegiko lehengusua izendatzeko erabiltzen dugu hitza eta, hedaduraz, baita ahaide urrutikoa esateko ere. Orotarikoan dago, eta Mitxelenaren adibide bat dakar, hitzari hedadura polita ematen diona. Euskararen jatorriaz ari delarik, dio: «Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean [euskararen] izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu».

Egunotako stress politikora ere ekar liteke hitza:alderdiak hasita daude itunen kromo-trukaketak mahairatzen, musaldi batean nola. Kromoak usaindu eta enbidoen aldia dute oraindik. Laster hasiko dira hordagoka. Irrikaz gaude jakiteko ahaide hurbilenen artean elkartuko diren edo, aitzitik, izter-lehengusuengana joko duten...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.