Aurten hirurogeita hamabost urte Aitzol fusilatu zutela. Bala-hotsak. Ez zuten, ordea, Pizkundearen bizipoza guztiz itzali. Orduko eta gaurko egoeren artean, katakonbetakotunel asko. Tunel xumeak, tunel ia guztiz itsutuak. Baina bizipoz haren berri ekarri digutenak. Horietako bat, Joxe Azurmendiren Hitz berdeak poema-liburua. Sarri jotzen dut bertara iradokizun bila, flash askoko kaleidoskopioa baita. Poematxo batean iltzatu ditut begiak: «Bidean jaio zuten gaixoa». Begirada jaso dut. Jaio zen ala jaio zuten? Jaio zen ezerezetik, ala jaio zuten gizarteak eta garaiak, jaio zuten gizartearentzat eta garai berrientzat?
Jaio zen, jaio nintzen esaten dugu normalean. Zein pertsonalista, zein egozentrikoa, zein adanista gure mundualdiari hasiera eman zion unea deskribatzeko adizkera hori…
Azurmendi parafraseatuz, bidean jaio zuten Pizkundea ere. Orduko bizipozetik eta ondorengo tuneletatik gatoz.
Jaio gintuzten.
Hitz beste
Jaio gintuzten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu