Aspaldian, artean gazte eta berde ginela, estreinako hauteskundeak bizi izan genituen. Lehenak eta liskartsuak. Eztabaida ez zegoen kalean soilik. Etxean ere liskarra ez zegoen gasolinaren faltan, gurasoek seme-alabekin eztabaidatzen zuten, eta, kasu askotan, baita gurasoek euren artean ere. «Belaunaldien arteko konfliktoa» deitzen zutenaren erdi-erdian deitu gintuzten botatzera, eta belaunaldien arteko konfliktoak eten asko utzi zituen familia askotako korridore ilunetan.
Orain ez dakit inor mintzatzen den belaunaldien arteko konfliktoaz. Liskarrik izan, izango da, baina ezkutatu behar du zokoren batean, inork ez baitu hartaz hitz egiten. Baina galdera da: datorren igandeko botoak eragiten ari da liskarrik oraingo gurasoen eta seme-alaben artean? Hori jakiteak eta horren inguruan hausnartzeak gure herriaren ezagutza sakonagoa emango liguke, egunotan politikariek predikatu diguten guztiak baino.
Hitz beste
Jauzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu