Angel Erro.
JIRA

Aberriak

2016ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aberri Eguna aberrian pasatu duenak (edo, bestela, opor lekutik ere informatuta egoteko ohitura duenak) aukera izan du igandeanjostatzeko.

Horrelako egun batean egoerak behartzen dituen adierazpen adoretsu askorik ez dutela ezkutatzeko, EAJk begien bistako kontuak agerrarazi ditu: Iñigo Urkullu aurkeztuko dutela EAEko hauteskundeetan presidentegai eta, bigarrenik, lehendakariari ilea urdindu zaiola lanean. Ortuzarrek esan du. Akordeoia atera eta kantatzea falta zaio: «Eusko jeltzaleak gara Euskadi kudeatzeko. Gertu daukagu ile ederra bere alde emateko».

ETAk, berriz, autokritika agindu du, Aberri Egunerako atera komunikatuan, baina batez ere Bruselako atentatuen egileei egin die autokritikarik latzena. Batzuek soberakoa iritzi diote gaurkotasunari inguruko aipamen horri. Nik ez, jakin-mina piztu zait, izan ere, eta orain munduan egunero gertatzen diren hilketa guztiez, «integrismo mota ezberdinez», astebururo estreinatzen duten film berri bakoitzaz ETAk zer iritzi duen ezagutzeko gogoa dut.

Ahal Dugu-k aberriegungintzan debuta egin du. Taktika bikaina EAEko hauteskundeei begira, hautesle batzuei atxikitzeko. Halere, zer aberri-egundu duten ez dute gehiegi argitu. Tira, bai, jendea da aberria. Gora jendea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.