Angel Erro.
JIRA

Akats bat

2016ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñeko zinegotzi batek akats bat egin du. Parte hartu du bere ahizpak kudeatzen duen elkarte bati eman zaion diru handiko kontratua onartu duen Udalaren bozketan. Dimisioa eskatzen dute batzuek. Akats larria dela onartu eta hortik ikasiko duelakoan barkatu nahi diote beste batzuek.

Oposizioan hainbeste urte pasatutakoek ezin diote bere buruari permititu barkabera agertzea, orain gutxi, beste alderdi bateko kide bati gertatuz gero, bereak eta asto beltzarenak esanen lituzkeen egoera batean. Gauzak aldatzera etorritako alderdi bati eskatzen ahal zaion gutxienekoa horixe da. Nik ez ditut diskurtso errugabetzaileak irentsi behar. Bestela tentaturik egonen naiz hurrengo batean beste alderdi bateko kide batekin ere errukiorra agertzeko eta aitzakiak inoiz irentsi ez dizkiedan politikariak ere sinesten hasteko. Gauzak nork egiten dituen, modu bateko edo besteko juzkuak egiten dituen lagun ez dut bihurtu nahi.

Berro zinegotziak urte oso bat izan du bere karguaren arautegia gainbegiratzeko. Ez omen zekien bateraezintasunik bazegoela. Bere botoak ez du eraginik izan. Nire ustez larriena da bere taldekoak behartu dituela manera zaharreko aitzakiak erabiltzera. Hori behintzat saihets zezakeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.